TESTUAK IDAZTEKO PROZESUA
1. fasea Motibazioa
external image image.jpg
BESTE FASEETARAKO SARBIDEA
Motibazioa---
Planifikazioa1---
Planifikazioa2..
Borradorea idatzi eta berraztertu ...
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa

1. Motibazioa:


1. Idatzi, baina zertarako? Ikasleak motibatzeko, idazteko arrazoi bat edo egoera bat sortu behar dugu. Helburu errealak eman behar dizkiegu, haien nahiak, beharrak, ingurukotasuna eta testuingurua kontutan hartuz. Horretarako idazketa jarduera ataza baten barruan kokatuta egon behar da. Barruko motibaziorik ez dagoenean, kanpoko zerbait ekarri behar dugu.

Hona hemen adibide batzuk: external image growingplants.jpg
  • Patioan arazo bat sortu da eta erabileraren arautegi bat sortu nahi dugu
  • Eskolan birziklatzeko papera ez dute behar den maiztasunarekin hartzen eta ontzietan pilatzen da. Zuzendariari/alkateari eskutitz bat idatzi behar diogu.
  • Europar proiektu batean parte hartuko dugu edo beste herriko eskola batekin harremanetan sartu gara eta gure auzoa eta eskola ezagutzeko txosten bat prestatu nahi dugu.
  • Gure eskolako txikiek landareak ikasi behar dituzte. Haientzako ibilbide bat prestatuko dugu.
  • Esperimentuak egingo ditugu. Zer iruditzen zaie esperimentuen bilduma egiten badugu eta laborategiko liburutegi txiki bat osatzen joaten bagara?...
  • Narrazio laburren lehiaketa bat antolatu dute herriko liburutegian/egunkarian...


2. Egoera aurkezteko eta ikasleen interesa pizteko bide ezberdinak erabil ditzakegu. Buruan izanda egin nahi duzuen ekoizpena, planifikatu zer erabiliko duzue ikasleak motibatzeko:
  • Bideo bat edo ikus-entzunezko beste material batzuk (kartela edo poster bat, telebista/irratiko grabazio bat...)
  • egunkari / aldizkariko artikulu edo berriak
  • iragarkiak
  • irakasle /ikasleek ekarritako kexa, arazo, jakinmina, gertaera, eskaera...
  • tutoretzan sortutako zerbait
  • Curriculumeko/testuliburuetako proposamena
  • edo...

3. Momentu honetan, gaitasun ezberdinak garatzeko aukera ederrak izan ditzakegu egoera aurkezten badiegu eta ikasleekin ideia jasa bideratzen badugu. Dispertsio handia sortzen bada, ikasleak oso gazteak badira... irakasleak proposamen batzuk izan ditzake pentsatuta, ikasleek eztabaidatzeko eta erabakian parte hartzeko aukera emateko. Planifikazio fasean sartzen ari gara jadanik.
Lanerako materiala:


Lankidetza-estrategiak.jpg




ataza_plangintza.jpg
Laburbilduz...

Irakaslearen eginkizuna:
1. Interesa pizteko egoera pentsatu eta aurkezteko behar den materiala prestatu (bideoa, egunkaria...).
Baliabide Osagarriak:


1. Hizkuntzetako ataza bilduma




external image consumidores-clientes-del-futuro-generacion-interactiva-digital-habitos-consumo-behavioral-targeting-ninos-adolescentes-espanoles-internet-telefonia-movil1.jpg
2. Ataza Digitalak: atazak zer diren eta ze motatako ataza egin ditzakegun, Pilar Etxebarriak egindako bilduma lagungarria izan daiteke. Horrekin batera beste material eta erreferentzia batzuk ematen ditu.
Web 2.0 gunea:

  • Arbela digitala:
    • bideoak, egunkaria.... ikusteko.
    • Ideia jasa idazteko
  • Google Drive:
    • planifikatzeko erabiliko dugun dokumentuan lehenengo erabakiak idazteko: zer egingo dugun eta zertarako.
    • lan honetan testuinguratutako tutoriala

irudia: www.taringa.net
irudia: www.taringa.net


ZALANTZAK ARGITZEKO ATALA


Zalantzaren bat? Ondoko dokumentuaren bitartez saiatuko gara zalantzak argitzen. Irekita dagoenez, edonork har dezake parte, galdetzen ala erantzuten.

Zalantzak





BESTE FASEETARAKO SARBIDEA


Motibazioa---
Planifikazioa1---
Planifikazioa2..
Borradorea idatzi eta berraztertu ...
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa