TESTUAK IDAZTEKO PROZESUA


2. fasea: Planifikazioa (1)

external image image.jpg

BESTE FASEETARAKO SARBIDEA
Motibazioa--
Planifikazioa1--
Planifikazioa2--
Borradorea idatzi eta berraztertu ---
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa

OHARRAK:
  1. prestakuntza honekin irakasleentzako eredu bat osatzea da gure asmoa. Aldi berean, irakasleek gelarako aukeratu duten ataza ikasleekin aurrera eraman beharko lukete proposatzen diren jarduerak, materialak....prestatuz.
  2. Zalantzak argitzeko orri honen oinean daukazue dokumentua


Lanerako materiala:
Gogoratu aurreko ataletan bezala, prozesuko atal honetan ere zuek proposatuko dituzuen estrategiak ondoko dokumentuan bilduko ditugula.

Lankidetza-estrategiak.jpg
Lankidetza-estrategiak.jpg
Fase hau hasteko bideo bat ekartzen dugu: " De las ideas al texto". Leer.es weborrian aurki dezakezuen serie baten lehen bideoa da. "material osagarria" atalean serie osoa aurki dezakezue.

de las ideas al texto.jpg


1. Komunikazio egoera:


1. Idazteari ekin aurretik, honako galderak erantzuten saiatu beharko ditugu:

  • Zertarako idatziko dut/dugu?

  • Norentzat idatziko dut/dugu?

  • Nortzuk gara? Zer gizarte-paper betetzen dut/dugu? (Aditua, antolatzailea, narratzailea, agintaria, …)

  • Zein hizkuntza-erregistro erabili behar dugu? (Lagunartekoa, formala…)

  • Zer testu ekoitziko dugu?
  • Zeri buruz idatziko dut/dugu? Zer kontatu, azalduko dut/dugu?:
    • Zer dakit/dakigu horri buruz?
    • Asko/gutxi dakite hartzaileek gai horri buruz?
    • Informazio gehiago behar dut/dugu?
(Iturria: HMH Hizkuntzen Mintegia- IDAZMENA (2) 2. jarduera- Motibazioa-Testumota)
2. Atal hau lantzeko estrategia batzuk:
  • Ikasleak, beharbada, ez daude ezaugarri hauek esplizituki zehazten ohituratuta. Beraz, testu ereduak aztertzen ditugunean, alderdi hauek ikustaraziko dizkiegu.
  • Informazio hau biltzeko kontzeptu-mapak erabili

Baliabide Osagarriak:

1. external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIa Idazketa prozesuaren faseak: erreferentzizko dokumentu hau erabiliko dugu atal guztietan. HMH/MET mintegirako Berritzeguneetako kideok egindakoa. Hor, prozesuaren faseak, bakoitzaren deskribapena eta gelarako estrategiak eta jarduerak bildu ditugu.

2. Egilearen erabakiak
(HMH Hizkuntzen Mintegia- IDAZMENA )

3. Leer para aprender: de las ideas al texto (leer.es).
external image WwwzqjxIvlPqHCP19vumr1TMZxkapDxb5C3kDovbHeSveyZYkG3Lc0SYw2IrYeS8VFZkNGcPumbt7cgQnE4XQEfaiUApH3y6VkWcWPFC2zPhCzjH-OACv-GR-A

"En esta secuencia didáctica en un aula de primaria pueden observarse todos los pasos necesarios para la escritura de un texto expositivo en el aula. Integra a la perfección el trabajo colaborativo, por equipos e individual de los alumnos usando diferentes soportes de lectura y escritura."
Web 2.0 gunea:

  • Arbela digitala: Komunikazio-egoeraren ezaugarriak arbela digitalean elkarrekin zehaztu. Hasieran, talde txikian eta gero bateratze saioa egin.
  • Horretarako, buru-mapa sinpleak egin daitezke (Popplet, Bubbl.us, text 2 mindmap... )
*
steps.gif


2. Ereduak aztertu:

external image aurkezpen%20gutuna.jpgKonturatuko zarete prozesu osoan zehar oinarrizko gaitasun batzuk garatzen saiatuko garela, baina haien artean ikasten ikasi gaitasuna lantzen da bereziki. Nola? Ikasketa estrategikoa bultzatuz. Atal honetan estrategia batzuk lantzen dira: ikasleen aurre-ezagutza azalaratzea, hipotesiak egitea eta baieztatzea, gogoeta egitea, ondorioak ateratzea (inferentziak egitea, orokortzea, estrapolatzea...).

HMH/MET proiekturako San Bartolome HLH Ikastetxeko lan taldeak eta Begoña Iturgaitzek (B08ko aholkulariak) egindako dokumentuan pausuz pausu ikus dezakezue prozesua. Hor ere baliabide batzuk eskeintzen dira (ikusi "Baliabide Osagarriak" atala).


Ereduekin lan egiteko prozesua: Talde txikiko lana eta talde handiko eztabaidak erabiliko ditugu.

1. Ereduak irakurri aurretik: haien aurre-ezagupenak azalaratu testuen itxura eta kanpoko komentatuz.

2. Ereduak irakurtzen ditugun bitartean:
  • Eredu batzuk aztertzen saiatuko gara (gutxienez bi) konpartitzen diren ezaugarriak bereizteko.
  • Lehenengo eredua guztion artean irakurri eta aztertuko dugu (suposatzen da lan egiteko era honetan ez daudela ohituratuta eta estrategiak irakatsi behar direla).
  • Ikusi duguna biltzeko taula bat erabiliko dugu. Umeen adina kontutan hartuta, bereziki aztertu nahi ditugun ezaugarriak isladatuko ditugu hor. Hona hemen adibide batzuk (San Bartolome HLHI_HMH/MET proiektua)
  • book inventions-euskara.jpgGure testurako interesgarriak diren ezaugarriak batuko ditugu: testuaren egitura, edukia eta erabilitako hizkuntza. Adibide moduan, asmakizun eta asmatzaileen liburu bat egiteko B08-Leioako ingelera mintegian egin zuten azterketa eskeintzen dizuegu: Big Book of Inventions and Inventors

  • Talde txikietan, taula erabiliz, beste eredua(k) aztertuko dute.
3. Ereduak irakurri ondoren
  • Gero, talde handian komunean jartzen dugu.
  • Ateratako ondorioekin, poster bat egingo dugu. Ingelesez "anchor charts" deitzen dira eta ikus-indartze-neurri bezala erabiliko dugu (horrelako laguntzak "aldamioak" deitzen dira). Poster hauek oso bisualak dira eta ikasleentzako erreferentzia lagungarriak. Baliabide osagarrietan idazterako "anchor charts" zer diren eta eredu batzuk ikus ditzakezue (ingelesez)
external image 9933f52da924d9d3801be8ceb4db6252.jpg



Laburbilduz...

Irakaslearen eginkizunak:
1. Eredu onak (gutxienez bi) bilatu.
2. Ereduak aztertzeko taula prestatu
3. Posterrak prestatu ("Anchor charts"), edo ikasleekin batera egin.


Ikasleen eginkizunak:
1. Ereduak taldeka aztertu eta taula bete

Guztion artean:
1. Lehenengo eredua aztertu eta taula bete
2. Ondorioak komunean jarri
3. Posterrak prestatu ("Anchor charts")
Baliabide Osagarriak:
1. external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIa Idazketa prozesuaren faseak: erreferentzizko dokumentu hau erabiliko dugu atal guztietan. HMH/MET mintegirako Berritzeguneetako kideok egindakoa. Hor, prozesuaren faseak, bakoitzaren deskribapena eta gelarako estrategiak eta jarduerak bildu ditugu.

2.external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIa __testuak ekoizteko prozedura__ (San Bartolomé HLHI, HMH-MET proiektua)
3. Anchor Charts I & II (A blog about the 4th grade classroom of Mrs. Skowronski)
4. "Anchor Charts"-en bilduma: "Writing Anchor Charts" (Pinterest)
5. testu generoak zertan diren (wikia: Beste Gela Batean)
6. generoa lantzeko Berritzegune Nagusian bildutako materialen laburpena. Unitate osoak ikusteko, Hizkuntza Trataera Bateratua atalean: iragarkia (1.Z “Konponbide bila”), instrukzioak (2.Z “Ikertzaileak gara”), informe (2.Z “Ikertzaileak gara”), noticia (2.Z “Basoko kondairak eta albisteak”), entrevista (3.Z “Bazterkeriaren aurka”)
b 2.0 gunea:

  • Arbela digitala:
    • Denon artean lehenengo testu eredua aztertzeko.

  • Google Drive: (elkar lana egiteko eskaintzen duen aukera aprobetxatuko dugu tresna digital hau)





    • planifikatzeko erabiliko dugun dokumentuan lehenengo erabakiak idazteko: zer egingo dugun eta zertarako.
    • Talde txiki bakoitzak dokumentu bat sor dezakete, beraien ekarpenak batzeko testu ereduak aztertzen dituztenean. Honela ondokoa egiten ikasi eta praktikatuko dute:
      • Dokumentua sortzen eta konpartitzen
      • Taula bat txertatzen (edukia, hizkuntza eta testuaren ezaugarriak)
      • dokumentua igotzen
      • iruzkinak idazten
*
irudia: www.taringa.net
irudia: www.taringa.net




ZALANTZAK ARGITZEKO ATALA


Zalantzaren bat? Ondoko dokumentuaren bitartez saiatuko gara zalantzak argitzen. Irekita dagoenez, edonork har dezake parte, galdetzen ala erantzuten.

Zalantzak


BESTE FASEETARAKO SARBIDEA


Motibazioa--
Planifikazioa1--
Planifikazioa2--
Borradorea idatzi eta berraztertu ---
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa

steps.gif