2. fasea:Planifikazioa (2)
external image image.jpg

BESTE FASEETARAKO SARBIDEA
Motibazioa--
Planifikazioa1--
Planifikazioa2--
Borradorea idatzi eta berraztertu ---
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa


Lanerako materiala:
Gogoratu aurreko ataletan bezala, prozesuko atal honetan ere zuek proposatuko dituzuen estrategiak ondoko dokumentuan bilduko ditugula.

Lankidetza-estrategiak.jpg
Lankidetza-estrategiak.jpg
Jarraituko dugu Planifikazio fasean bideo batekin ( " De las ideas al texto". Leer.es
weborrian aurki dezakezuen serie baten bigarren bideoa da. "Material osagarria" atalean serie osoa aurki dezakezue).
Honetan informazioaren trataera ikus dezakegu.
obtner informacion.jpg
3. Informazioa aukeratu:

Jordi Vivancos. Tratamiento de la información y Competencia Digital
Jordi Vivancos. Tratamiento de la información y Competencia Digital
Testuaren ekoizte-prozesuko hurrengo pausua
informazioaren trataera izango da: informazioa bilatu, aukeratu eta antolatu.
Atal honetan
gaitasun ezberdinak garatuko direla konturatuko zarete: hizkuntza komunikazioa, jakina, eta halaber informazio trataera-gaitasun digitala, ikasten ikasi gaitasuna, gizarterako eta autonomiarako gaitasuna, besteak beste. Gero, gaiaren arabera gainontzekoak ager daitezke ere (zientzia...). Beraz, beraien bizitzan trebetasun hau askotan beharko dutela ikusita, atal hau ondo lantzea oso probetxugarria izango da.

JARDUERA:
HMH/MET Hizkuntzen Mintegirako sortutako dokumentuan oinarrituta ("Idazketa prozesuaren faseak"), ondoko JARDUERA proposatzen dizuegu (klikatu estekan edo irudian): Jarduera honetan informazioa bilatzen dugunean erabiltzen ditugun hainbat estrategia eta jarduera sailkatu beharko dituzue. Zeintzuk erabiltzen ditugu ikasleek aurrez dakitena azaleratzeko? Zeintzuk informazio osagarria bilatzeko? Zeintzuk informazioa aukeratzeko?

INFORMAZIOA BILATZEN
info-bilatzen.jpg


Informazioaren trataera: jarraitzeko pausuak:
  • 1. Aurre-ezagupenak azalaratu. Zer dakigu gai honi buruz? Zer faltatzen zaigu? Goian ikusi dugun bideoan pausu hau ez zen agertzen. Zuzenean joan ziren informazioa bilatzera. Ikuspuntu eraikitzaile batetik ezagupen berriak aurre-ezagupenetan oinarritu behar dira, horregatik aurre-ezagupenak azalaratzen hastea gomendatzen dizuegu. Ideia hauek antolatzeko bideoko irakasleak erabiltzen dituen estrategiak oso aproposak dira. Ideiak sailkatzeko antolatzaile grafikoak lagungarriak izan daitezke (buru-mapak...) ere:
- ideia-jasa
- ideiak antolatu eta taldekatu (kolorez erabiliz...)
- buru-mapa egin


  • 2. Informazioa jasotzeko tresnaren bat eskeintzea komenigarria da.
book inventions-euskara.jpgEra honetan informazio zehatza bilatzen eta laburtzen lagunduko diegu. Tresna hau, gogoeta bultzatzeko, ikasleekin batera egitea gomendatzen dizuegu. Horretarako bi iturri erabiliko ditugu:
  1. aurre-ezagupenak antolatzean/sailkatzean sortu diren alderdiak
  2. ereduak aztertzean isladatu genituen informazio alderdiak oso baliogarriak izango dira ere. Ikusi //Big Book of Inventions and Inventors//. Adibide horretan oinarrituz, taula sinple bat egin dugu:

info-jasotzeko taula.jpg
  • 3. Non bila dezakegu informazio gehiago? Ikasleok proposatu beharko lituzkete irtenbideak ere.
    irudia: es.123rf.com
    irudia: es.123rf.com
    Iturri ezberdinak erabil ditzakegu, eta gaiaren arabera erabakiko dugu zeintzuk izango liratekeen egokienak: pertsona bati galdetu, liburutegian kontsultarako materiala, etxean dituzten liburuak-aldizkariak, Interneta.... Saiatu erabiltzen iturri bat baino gehiago eta gaiaren inguruan eztabaida dagoenean, kontrako jarrerazkoak erabiltzen baditugu, hobe, jarrera kritikoa garatzen laguntzeko (gizarterako gaitasuna eta autonomiarako gaitasuna). Ikasleak oso gazteak direnean, irakasleok egingo du Interneteko bilaketa eta weborri egokiak eskeiniko dizkie, baina Lehen. Hezkuntzan Interneteko bilaketak nola egiten diren irakasten hastea posible izango zen ere.

  • 4. Informazioa aukeratu: informazioa aukeratzen laguntzeko aurreko taula oso lagungarria izango da. Taldekideen artean bilaketa banatzen badute, iturri ezberdinetatik bilatutako informazioa parekatu beharko dute eta egokiena aukeratuz, denon artean beteko dute taula.

Informazio-trataera eta irakurketako estrategiak:
external image MO137f.jpg
Momentu honetan, aukera ederra daukazue irakurketarako estrategiak garatzeko era esanguratsu batean: nola bilatzen da informazio zehatza? Aurkitu dudan testua zertaz dihoa? zein da idazlearen jarrera? zer esan nahi du horrekin?.... Helduek automatikoki erabiltzen ditugun estrategiak, ikasleekin landu behar dira. Beraz, lehenago ez baditugu landu, aprobetxa ezazue jarduera hau. Egin lehenengo bilaketa denon artean eta zure buru-prozesuak ozenki adierazi, ereduak emateko.
"Baliabide osagarriak" atalean irakurketako estrategien inguruan material batzuk proposatzen dizkizuegu

Aldamioak: Aurreko atalean esan genuen bezala, ikasleek izan ditzaketen zailtasunak aurreikusi beharko genituzke, laguntzak prestatzeko. Laguntza horiek "aldamioak" deitzen dira.
Zeintzuk dira atal honetako aldamioak?........

  • aurre-ezagupenak azalaratzen laguntzen
  • weborri egokiak eskeini
  • buru-mapak (edo beste antolatzaile grafikoren bat) erabili, ideiak/informazioa antolatzeko
  • informazioa jasotzeko tresnaren bat eskeini eta ikasleekin antolatu (taula bat...) bilaketa zentratzeko
  • adibide bat aztertu, froga bat egin... denon artean
  • irakaslea = eredua. Kau honetan, prozesu mentalak ozenki adieraziz
  • arbela digitala erabili azalpenak bisualagoak izateko (prozedurak azaltzeko, adibideak ikusteko, grafikoak, irudiak...)


Laburbilduz...

Irakaslearen eginkizunak:
1. Weborriak bilatu eta aukeratu
2. Informazioa jasotzeko tresna prestatu (edo ikasleekin batera egin)

Ikasleen eginkizunak:
1. Informazio iturri gehiago proposa dezakete
2. Informazioa bilatu eta aukeratu

Guztion artean:
1. Informazioa jasotzeko tresna prestatu
Baliabide Osagarriak eta oinarrizko bibliografia:
1.external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIa Idazketa prozesuaren faseak: erreferentzizko dokumentu hau erabiliko dugu atal guztietan. HMH/MET mintegirako Berritzeguneetako kideok egindakoa. Hor, prozesuaren faseak, bakoitzaren deskribapena eta gelarako estrategiak eta jarduerak bildu ditugu.
2. Leer para aprender: de las ideas al texto (leer.es).external image galeria_video.jpg

"En esta secuencia didáctica en un aula de primaria pueden observarse todos los pasos necesarios para la escritura de un texto expositivo en el aula. Integra a la perfección el trabajo colaborativo, por equipos e individual de los alumnos usando diferentes soportes de lectura y escritura."

3.external image MO137f.jpgEstrategias de lectura. Isabel Solé. Ed. GRAO (2009, 1ª impresión 1992)
4. Resumen del libro "Estrategias de lectura" de Isabel Solé.
Web 2.0 gunea:

  • Arbela digitala: prozedurak azaltzeko, adibideak ikusteko, grafikoak, irudiak... (ikusi goiko bideoan irakasleak nola erabiltzen duen)
  • Interneta: informazioa, irudiak... bilatzeko.
  • Google Drive: planifikatzeko erabiliko dugun dokumentuan lehenengo erabakiak idazteko: zer egingo dugun eta zertarako. Informazioa bilatzeko/antolatzeko tresna.

steps.gif

4. Testuaren eskema egin:


" De las ideas al texto" (Leer.es) sekuentziatik 3. bideoa ikusiko dugu: "buru-mapatik testura"



A) Testuaren eskema egiteko pausuak eta estrategiak:
external image images?q=tbn:ANd9GcQk5B9PZc5arOY_bJx0OsFYOzyK_tDs0hcasbBi4pdVyArSFqBVqATalde guztiek lan berbera egin behar badute, edo prozesua barneratzeko eredutzat landu nahi badugu, talde handian egingo dugu lan hau. Bestela, behin prozesua barneratuta, taldeka jarraitu beharko lituzkete pausuak. Edozein kasutan, prozeduraren posterra ("anchor charts") egin behar zen hurrengoetan erreferentziatzat izateko. Eta horrekin batera, posterreko pausuak/elementuekin kontrol zerrenda burutu hurrengo atazetan haien lana ebaluatzeko. external image mind-map-guidelines_large.jpg
  1. Izenburua jarri
  2. Edukiak paragrafoka antolatu. Bideoan estrategia batzuk aipatzen dira eta gure aurreko atalean (informazioaren trataeran) ere ideia batzuk eman dizkigu.
  3. Paragrafo bakoitzari izenburu bat jarri
  4. buru-mapa batean antolatu informazioa hitz gakoak/esaldi laburrak erabiliz
  5. Behar dugun hizkuntza aberastu: ereduak aztertu genituenean egin genituen hizkuntza eta testuaren egituraren kartelak berrezkuratu eta paragrafo bakoitzean hizkuntza landu eta aberastu (sinonimoak, lokailuak...)

B) hizkuntz-beharrak aurreikusi behar ditugu. Ze hizkuntza mota beharko dute ikasleek? Borradorea hasi baino lehen gramatika eta hiztegi jarduerak egiteko momentua izango da.


Aldamioak:
Kontutan hartu behar dugu ondoko estrategiak zailtasunak dituzten ikasleak languntzeko erabiltzen direla, baina aldi berean ere ikasle guztiengan autonomia eta ikasten ikasteko estrategiak garatzen ari garela.
  • talde handian burutzea, modelajea egiteko
  • prozeduraren posterra eta horren kontrol zerrenda egitea , hurrengoetan erabiltzeko
  • galderen bitartez gogoeta bideratzea
  • hizkuntza lantzea eta aberastea, paragrafoak egiten ditugun bitartean
  • eskema/buru-mapa baten bitartez paragrafoak antolatzea (ikaste-era guztiak kontutan hartu behar dugu eta honekin bisualak direnei lagunduko diegu ere).
  • hizkuntza lantzeko/praktikatzeko ariketak egitea
*
Laburbilduz:


Irakaslearen eginkizunak:

1. Beharko duten hizkuntza praktikatzeko jarduera egokiak aukeratu
2. Buru-mapa egiteko programa aukeratu


Ikasleen eginkizunak:

1. taldeka eskema egin edo, gutxienez, lehenengo pausuak (honelako ariketak egiten lehenego aldiz ez bada, edo haien buru-prozesuak talde handiarekin gero kontrastatzeko).


Guztion artean:

1. Eskema egin eta aberastu
2. prozeduraren posterra eta horren kontrol zerrenda egin
Baliabide Osagarriak:

1. external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIaIdazketa prozesuaren faseak: erreferentzizko dokumentu hau erabiliko dugu atal guztietan. HMH/MET mintegirako Berritzeguneetako kideok egindakoa. Hor, prozesuaren faseak, bakoitzaren deskribapena eta gelarako estrategiak eta jarduerak bildu ditugu.
2. Egilearen erabakiak
(HMH Hizkuntzen Mintegia- IDAZMENA )
Web 2.0 gunea:

  • Arbela digitala: eskema/buru-mapa egiteko. " De las ideas al texto" (Leer.es) sekuentziako 5. bideoan, Felipe Zayasek irakasleak egiten duen arbela digitalaren erabilpena komentatzen du.

Buru-mapak: programa asko daude baina ondokoak online daude eta dohanik.
    • Connected Mind
      Connected Mind
      Connected Mind:
      Google Chromekin doan luzapen bat. Dohanik eta giga bateko eskaintza. Mapa-kopuru mugagabea
      coggle.it
      coggle.it
    • Coggle.it : oso sinplea, baina dohanik eta mapa-kopuru mugagabea. Online. PDF edo irudi bezala deskargatzeko. Beste batekin elkarlanean egiteko aukera.
    • Mindomo: dohaniko bertsioan bakarrik 3 mapa. Elkarlanean aritzeko aukera.
    • Aurreko ataletan aipatutako beste batzuk: (Popplet, Bubbl.us, text 2 mindmap... )




iturria: www.taringa.net
iturria: www.taringa.net
ZALANTZAK ARGITZEKO ATALA



Zalantzaren bat? Ondoko dokumentuaren bitartez saiatuko gara zalantzak argitzen. Irekita dagoenez, edonork har dezake parte, galdetzen ala erantzuten.

Zalantzak


BESTE FASEETARAKO SARBIDEA


Motibazioa--
Planifikazioa1--
Planifikazioa2--
Borradorea idatzi eta berraztertu ---
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa



steps.gif