TESTUAK IDAZTEKO PROZESUA
3. fasea: Borradorea idatzi

+


4. fasea: testua berraztertu
external image image.jpg

BESTE FASEETARAKO SARBIDEA

Motibazioa--
Planifikazioa1--
Planifikazioa2--
Borradorea idatzi eta berraztertu ---
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa


"Idazten irakaste-ikasteak denbora eta errepikapen asko eskatzen du, batez ere ikasketaren lehenengo urtean. Hala ere, idazketan azkar joan baino lehen astiro joan behar da. Hasieran astiro bagoaz, gero denbora aurreratuko dugu, ikasleek kalitate handiko borradoreak idatziko dituztelako eta berrikusketak arinago egingo direlako." (itzulpena: www.exemplars.com: Developing Writers, K4. Free sample, Grade 3 - )
Lanerako materiala:
Gogoratu aurreko ataletan bezala, prozesuko atal honetan ere zuek proposatuko dituzuen estrategiak ondoko dokumentuan bilduko ditugula.

Lankidetza-estrategiak.jpg
Lankidetza-estrategiak.jpg
borradorea idatzi eta berrikusi

Berriro hasiko gara " De las ideas al texto" (Leer.es) sekuentziatik 3. bideoarekin: "buru-mapatik testura", bideo honetan eskema antolatu, borradorea idatzi eta berrikusi egiten delako. Bideoa ikusten duzuen bitartean, ondoko puntuetaz gogoeta egin:

  1. Zer erabiltzen dute ikasleek borradorea idazteko?
  2. Ze aldamio/laguntza dauden?
  3. Nork egiten du berrikusketa? Zein da ikasle eta irakaslearen rola?
  4. Irakasleak berrikusketarako erabiltzen dituen estrategiak



Testua idaztean kontutan hartzeko elementuak:

1. Egindako eskema abiapuntutzat hartuta, ikasleek ideiak garatuko dituzte ondoko alderdiak zainduz: external image images?q=tbn:ANd9GcQk5B9PZc5arOY_bJx0OsFYOzyK_tDs0hcasbBi4pdVyArSFqBVqA
  • testuaren egitura errespetatzea
  • ideiak paragrafoetan antolatuta (eskeman ikusi zuten moduan)
  • Kohesioa mantentzeko testuaren atalen arteko loturak (testu antolatzaileak eta lokailuak, korreferentziak, aditz denbora)
  • ortografia

Idazle onak egiten dituen zuzenketak testuaren edukiari, ideiei eta antolaketari eragiten die batez ere; hain trebea ez den idazleak, berriz, azaleko ezaugarriei erreparatzen die: gramatikari eta ortografiari (D. Cassanny).
-
2. Aldamioak:
  • buru-mapa (eskema)
  • prozesuaren hasieran egindako horma-irudiak/posterrak: testuaren egitura eta dagokion hizkuntza
  • lana gidatzeko eta ebaluatzeko Kontrol zerrenda
-
3. Kontrol zerrenda:
Ereduak aztertu genituenetik prozesuaren fase bakoitzean kontrol zerrenda egiten joatea proposatu genuen. Tresna honek helburu batzuk ditu:
  • Fase bakoitzean alderdirik nagusienak isladatzea
  • ikasleak gidatzeko laguntza bat izatea
    kontrol zerrenda_testua.jpg
    Jarraibideak: Ikertzaileak gara: Makinak. Nola funtzionaten dute? 43. orri. (Berritzegune Nagusian)
  • berrikusketarako eta ebaluaziorako adostutako tresna bat izatea

Ikusten duzuenez erraminta honek oso garrantzia handia izango du, alde batetik aldamiotzat eta bestaldetik ikasleen ikasten ikasi gaitasuna garatzeko. Bideoan ikusi dugu irakaslearen eskuetan berrikusketa eta ebaluazioa geratzen dela. Hau oso probetxugarria da modelajea egin nahi dugunean, baina ikasleen partaidetzarekin joan behar da konbinatuta nahi badugu autonomia eta ikasten ikasi gaitasunak garatu. Gogoratu ibiltzen ibiliz ikasten dela.
Prozesuan zehar ez bagenuen kontrol zerrenda egin, birpasatu ikasleekin kontutan hartu behar diren alderdiak eta guztion artean bildu (testuaren egitura, komunikazio egoera, koherentzia eta kohesioa, lexikoa, morfosintaxia eta ortografia).
-
4.Zailtasun/akatsen trataera:
Ze motatako akats egiten dituzte ikasleek? Ume batena? orokorra? Zergatik gertatzen da?Alderdi honetaz lan egiteko elkar-gogoeta batekin hasiko gara: gure ikasleek testuak idaztean edo zuzentzean aurkitzen dituzten (edo nabaritu dituzuen) arazo batzuk isladatuko ditugu. Akatsen zergatia bilatuko dugu eta erabili dugun/dezakegun estrategia proposatuko dugu.akatsen trataera.JPG

Akatsen azterketa: Ikasleen zailtasunak
  • Banakako zailtasuna bada, aldamioren bat prestatu beharko diogu prozesuan laguntzeko (gramatika-egituraren posterrak eskura jarri, testuaren txantiloia eman informazio/testuaren elementu batzuekin jarrita, kolorez nabarmenduta oinarrizko elementu batzuk, gramatika ariketa bereziak...)
  • Oso hedatuta dagoen zailtasun/akatsak berriro landuko ditugu, baina beste estrategi batzuk erabiliz (ariketa ezberdinekin, jolasak, elementu grafikoak/bisualagoak erabiliz...)

5. Borradorea eta ikaslearen portfolioa:Ikasturteko momentu ezberdinetan (ikasturte hasieran eta bukaeran batez ere) ikasleek idatzitako lehenengo borradorea gordetzea beharrezkoa da, zituzten arazoak eta lortutako aurrerapenaren ebidentziak izateko. Ikuspuntu hau ez dugu lortzen bakarrik azken ekoizpena gordetzen badugu.

iturria: literally-is-aswel.blogspot.com
iturria: literally-is-aswel.blogspot.com



Estrategia gehiago ikus daitezke "Baliabide Osagarriak" atalean aipatutako dokumentuan (Idazketa prozesuaren faseak)-
Laburbilduz:


Irakaslearen eginkizunak:

1. Egindako eskemaren kopiak prestatzea
2. Prozesuan egindako posterrak eskura jartzea (testuaren egitura eta behar den hizkuntza)
3. Prozesuan zehar egindako kontrol zerrendaren kopiak prestatzea


Ikasleen eginkizunak:

1. Borradorea idaztea
2. Borradorea kontrol zerrendarekin berrikustea


Guztion artean:

1. Kontrol zerrenda egitea/bukatzea
2. Modelajea egiteko, kontrol zerrendarekin borradore bat berrikusi
Baliabide Osagarriak:

1. external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIa Idazketa prozesuaren faseak: erreferentzizko dokumentu hau erabiliko dugu atal guztietan. HMH/MET mintegirako Berritzeguneetako kideok egindakoa. Hor, prozesuaren faseak, bakoitzaren deskribapena eta gelarako estrategiak eta jarduerak bildu ditugu.
2. Egilearen erabakiak(HMH Hizkuntzen Mintegia- IDAZMENA )

3. Auto eta elkar-ebaluazioa: kontrol orrien adibideak
Web 2.0 gunea:

  • Arbela digitala: Modelajea egiteko, kontrol zerrendarekin borradore bat berrikusi. " De las ideas al texto" (Leer.es) sekuentziako 5. bideoan, Felipe Zayasek irakasleak egiten duen arbela digitalaren erabilpena komentatzen du.

  • Google Drive: (elkar lana egiteko eskaintzen duen aukera aprobetxatuko dugu tresna digital honetan)
    • borradorea idazteko
    • elkar-ebaluazioa egiteko, iruzkinak idazten
    • irakasleak ikasleen ekoizpenak ikusteko
    • lehenengo borradorea gordetzeko (historialaren bitartez edo zuzenketak egin baino lehen kopia bat eginez)
*


iturria: www.taringa.net
iturria: www.taringa.net


ZALANTZAK ARGITZEKO ATALA


Zalantzaren bat? Ondoko dokumentuaren bitartez saiatuko gara zalantzak argitzen. Irekita dagoenez, edonork har dezake parte, galdetzen ala erantzuten.


Zalantzak


BESTE FASEETARAKO SARBIDEA


Motibazioa--
Planifikazioa1--
Planifikazioa2--
Borradorea idatzi eta berraztertu ---
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa

steps.gif