TESTUAK IDAZTEKO PROZESUA
6. fasea: testua ebaluatu
external image image.jpg
BESTE FASEETARAKO SARBIDEA

Motibazioa---
Planifikazioa1---
Planifikazioa2..
Borradorea idatzi eta berraztertu ...
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa

Lanerako materiala:
Gogoratu aurreko ataletan bezala, prozesuko atal honetan ere zuek proposatuko dituzuen estrategiak ondoko dokumentuan bilduko ditugula.

Lankidetza-estrategiak.jpg
Lankidetza-estrategiak.jpg
6. Ebaluazioa

Hasteko, testuen zuzenketaren inguruan 2 jarduera proposatzen dizkizuegu:
  • aurre-iritziak azalaratzea
  • "emaitza versus prozesua?" gaiaren inguruan gogoeta egitea
Eta gogoeta bideratzeko HMH/MET mintegian erabili genuen tresna eskeintzen dizuegu.

zuzenketa-aurreiritziak.JPG



steps.gif

Ikastaroaren hasieran testuaren helburuak aipatu genituen. Ikasleen begietan oso helburu zehatza eta funtzionala dauka idatziko duten testua (arazo bat konpontzea, zerbait lortzea, jendea konzientziatzea...), baina irakaslearentzat curriculum helburuak daude azpitik eta honetaz ere ikasleen partaidetza lortu behar dugu banakako eta taldeko hazkuntza lortu nahi badugu. Horregatik atal honetan 2 alderdi aztertu nahi ditugu:

1. Ikasleek egingo duten ebaluazioa
2. Irakasleak egingo duen ebaluazioa


1. Ikasleek egingo duten ebaluazioa:

Honetaz luze hitz egin dugu prozesuan zehar, batez ere "testua berraztertu" atalean. Beraz, hemen alderdi batzuk azpimarratu nahi ditugu:
  • kontrol zerrenda2.jpg
    Biografia eta deskribapena: Asmatzaileak eta asmakizunak 11. eta 15. orri. (Berritzegune Nagusian_Bego Iturgaitz)
    auto-ebaluazioa:
    prozesu osoan zehar behar da. Irakasleak edozein egoera aprobetxatzen du umeen gogoeta bultzatzeko. Modelajea egiten du ozenki pentsatzen duenean, prozesu mentalak agerian uzteko, baina aukera ugari eskeini behar diegu haiek ikusi/ikasitakoa aplikatzeko ere. Eta testuan, behin ta berriro berraztertuko dugu egindakoa. Honetarako tresnarik nagusiena kontrol zerrenda izango da. Proposatutako bidean guztion gogoetaren ondorioz adierazleak jarri ditugulako eta berrikusketa lana egiteko laguntza handia delako ("aldamioa").


  • Elkar-ebaluazioa:
    zirriborroaren zuzenketa.jpg
    Jarraibideak: Ikertzaileak gara: Makinak. Nola funtzionaten dute? 43. orri. (Berritzegune Nagusian)
horretaz gain, ikasleek haien arteko
ebaluazioa egiten dutenean, besteen ikuspuntua kontutan hartzea eta eztabaidatzea bultzatuko dugu. Erabiliko dugun tresna, kontrol zerrenda izango da. Hiru ebaluazio mota egiteko (auto, elkar eta irakaslearena) tresna berbera aprobetxa dezakegu , 3 zutabe jartzen badizkiogu, ondoko adibidean ikusten den moduan:



  • Talde lanaren ebaluazioa: ez dugu bakarrik ekoizpena ebaluatu nahi, prozesuan egin dugun lana ere. Eta horretarako azken emaitza ebaluatzeko kontrol zerrendan jarrerari buruzko adierazleren bat jarri beharko genuke ere. Bestaldetik, ekoizpena taldeka egiten badute, talde koadernoa erabil dezakete.


  • Aipamen berezi bat merezi du porfolioak. Horretan hainbat elementu interesgarri gorde ditzake ikasleak. Normalean azken ekoizpenak gordetzen ditugu, baina ekoizpenak bideratuta eta zuzenduta daude eta ikaslearen aurrerapenari buruzko informazio eskasa ematen du. Ikaslearen aurrerapenaren argazkia izateko, informazio gehiago ematen dizkigute borradoreek. Ez ditugu guztiak gorde behar, baina, gutxienez, ikasturtearen hasieran eta amaieran egindako borradoreak gordetzen baditugu, ikaslearekin elkar-gogoeta egiteko eta izan duen aurrapena, dituen ahuleziak... konturarazteko oso baliogarriak izango dira.
  • iturria: literally-is-aswel.blogspot.com
    iturria: literally-is-aswel.blogspot.com

Praktika hauekin autonomia eta ikasten ikasi gaitasunak, batez ere, garatzen ari gara.

steps.gif

2. Irakasleak egingo duen ebaluazioa.
Alderdi honetan ondoko gaiak azpimarratu nahi ditugu:
*
  • irakasle-ikaslearekiko ebaluazioa: ebaluazioa formatzailea izan behar da, beraz, ikasleen gogoeta bultzatzeko haiekin batera egin behar da, aurrerapena eta ahuleziak agerian uzteko. Hau, arbela digitalarekin denon artean modelajea egiteko eta maila indibidualean ere egingo dugu. Gogoratu " De las ideas al texto" (Leer.es) sekuentziako 3. bideoan ("buru-mapatik testura") idazlanak zuzentzeko irakasleak arbela digitala nola erabiltzen zuen .


  • Ikasleek nola izango diren ebaluatuta jakin behar dute. Lortu behar dutena, ebaluazio irizpideak eta adierazleak azalduta eta, ahal den neurrian, parte hartuko dute horiek zehazten.
  • Dena ez da zuzentzen. Bakarrik lortuta izan behar dutena eta helburutzat jarrita dagoena.
  • Zuzentzeko kodeak ikasleekin adostuta edota jakinaraztuta. Ikasleok zuzendu behar dute haien lana, nahi badugu haien akatsez kontziente izatea.
  • Kontutan hartu ikasleek egiten dituzten akatsak: ume baten akatsa (oraindik helburua lortu ez duelako) ala akats orokorra (beraz, berriro landu behar den eduki/prozedura bat)?.
  • Irakasle guztion artean ebaluaziorako prozedura, irizpideak eta tresnak adostu behar dira. Ebaluazio formatzailea bilatzen badugu, denborarekin eta errepikapen askorekin lortzen da (irakasle guztiok irizpide eta prozedura berberak erabiltzen badituzte, errefortzua lortuko da). Eta horretarako oso lagungarri den tresna bat errubrikak dira. Egiteko neketsuak, baina oso emankorrak. Horregatik irakasle talde osoaren ardura dira.
  • errubrika-diagnostikoa.jpg
    ISEI-IVEI: 2013ko Ebaluazio Diagnostikoa. Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia. EUSKARA. Lehen Hezkuntzako 4.maila


Baliabide Osagarriak:

1.external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIa Idazketa prozesuaren faseak: erreferentzizko dokumentu hau erabiliko dugu atal guztietan. HMH/MET mintegirako Berritzeguneetako kideok egindakoa. Hor, prozesuaren faseak, bakoitzaren deskribapena eta gelarako estrategiak eta jarduerak bildu ditugu.
2. Egilearen erabakiak
(HMH Hizkuntzen Mintegia- IDAZMENA )

3. Auto eta elkar-ebaluazioa: kontrol orrien adibideak

4. Testu idatziak zuzentzeko irizpideak eta Testuak zuzentzeko irizpideak(3 hizkuntzetan idatzita_HMH/MET mintegiko materialak)
5. Kontrol orria egiteko gidoia (HMH/MET mintegiko materialak)

idazmenaren ebaluazioa.jpg6.external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIa Idazmenaren ebaluazioa: testuak zuzentzeko irizpideak (Ebaluazio diagnostikoa. ISEI-IVEI)
8. Ebaluazio irizpideen taula (Nafarroa)
9. Mi maletín de aula: Rúbricas (Ana Basterra. Leioako Berritzegunea)
10. Ebaluazio eredu berriaren bidean (Ana basterra_B08Leioa)


Web 2.0 gunea:


  • Arbela digitala: Modelajea egiteko, kontrol zerrendarekin borradore bat berrikusi
  • Google Drive: (elkar lana egiteko eskaintzen duen aukera aprobetxatuko dugu tresna digital honetan)
    • borradorea idazteko
    • elkar-ebaluazioa egiteko, iruzkinak idazten
    • irakasleak ikasleen ekoizpenak ikusteko
    • lehenengo borradorea gordetzeko (historialaren bitartez edo zuzenketak egin baino lehen kopia bat eginez)
*


iturria: www.taringa.net
iturria: www.taringa.net
ZALANTZAK ARGITZEKO ATALA



Zalantzaren bat? Ondoko dokumentuaren bitartez saiatuko gara zalantzak argitzen. Irekita dagoenez, edonork har dezake parte, galdetzen ala erantzuten.


Zalantzak


BESTE FASEETARAKO SARBIDEA**
Motibazioa--
Planifikazioa1--
Planifikazioa2--
Borradorea idatzi eta berraztertu ---
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa

steps.gif