lanerako faseak2





1. FASEA
escribir2.jpg


IDAZMENA (I): Gure praktika aztertzen


JARDUERA
MATERIALA
1. Idatzizko jarduerak external image discusion.gif
Lehenengo fase honetan ikasgelan idazmena lantzeko ze nolako jarduerak egiten diren aztertuko dituzue. Horretarako alderdi batzuk arakatuko dituzue:
  • arlo ezberdinetan
  • jarduera nola egiten duzuen
  • zertarako egiten den
  • ze motatako zailtasunak sortzen diren
Lanerako materiala:Gure praktika aztertzeko txantiloia: 1. jarduera

2. Gure aurre-ezagupenak: niño_pensando.gif
Ekoizpen ezberdinak eskatzen dizkiegu ikasleei. Baina, idazten duten guztia ekoizpen bat da?
Zer da, ba, ekoizpen bat?
Gai guztietan al dago ekoizpen bat? Ekoizpen horiek umeentzako helburu esanguratsuak dituzte?

Jarduera honetan "ekoizpena" zertan datzan, zertarako egiten diren eta ze motatako ekoizpen egiten ditugun ikusiko dugu.
Oharra: pasaden ikasturtean "ataza"-taz hitz egin genuen. Gogoratu atazen bidezko lanetanekoizpen batekin bukatzen genuela. Honi buruzko erreferentziazko material batzuk ekartzen dizkizuegu: B08ko Pilar Etxebarriak egiten duen laburpena "Klikatekla" wikian, Bernie Dodgeren tareonomia

Lanerako materiala:

Gure praktika aztertzeko txantiloia: 2. jarduera


Material lagungarria:
-ataza digitalak eta atazak egiten ikasteko ataza (B08ko Pilar Etxebarria). Azken horretatik ekoizpen zerrenda bat isladatu dugu

-Tareonomia (Bernie Dodge, Edutekan)

3. Zer dio Curriculumak? external image competencias.gif
Curriculumean agertzen diren testu motak isladatuko ditugu: ziklo bakoitzean, hizkuntza guztietan.Zertarako? Konturatu bazarete, ahozko zein idatzizko ekoizpenak testu mota batekin erlazionatuta daude. Batzutan, irakurri beharko dute (errobota egiteko jarraibideak, adb.); gehienetan, zerbait idatzi behar dutelako (liburuxka, posterra, aurkezpena...).
Curriculuma eta gure geletan egiten duguna abiapuntutzat hartuta, koordinatu eta planifikatu behar ditugu landuko ditugun testu generoak (ahozko zein idatzizkoak) hizkuntza bakoitzean. Horretarako lagungarria izan daitezke ondoko materialak:* Testuen sailkapena_Lamiako (zuen testuak planifikatzeko txantiloia)
  • testu tipoak eta testu generoak (B00ko aholkulariek egindako sailkapena)
  • Atazak_ekoizpenak_generoak (B08ko aholkulariek egindako dokumentua). Honetan 3 atal daude:
    • atazen bilduma eta bakoitzean ekoizpen posibleak eta dagozkien testu generoak
    • LH eta HHko Curriculumean agertzen diren testu generoak + eskolan lantzen ditugun beste genero batzuk
    • Inguruneko gaiak + aukeratutako ekoizpenak eta testu generoak planifikatzeko txantiloia
  • LHko testuen mapa (2000n ISEIk egindako lana )

Lanerako materiala:
Gure praktika aztertzeko txantiloia: 3. jarduera

Lehen Hezkuntzako curriculuma

Hizkuntzen curriculumak: LHko Hizkuntzeko PCCrako egindako taulak
(helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak):
euskera-gaztelania, ingelesa


Testuen sailkapena_Lamiako


Material lagungarria:
Atazak_ekoizpenak_generoak (B08ko bgunean egindako dokumentua)

Testu tipoak eta testu generoak (B00ko Hizkuntza aholkulariek egindakoa)

LHko testuen mapa (ISEI, 2000)
external image libros.gif4. Testuliburuetan idazmena nola lantzen da?

Fase hau bukatzeko erabiltzen dugun testuliburuan ze nolako proposamenak egiten den aztertuko dugu. Horretarako posibilitate batzuk daude:
  • Ingurune hartzea zikloka
  • Hizkuntza (Euskera edo Gaztelania), ere zikloka
  • talde batek Ingurune eta beste batek, Hizkuntza
  • ...
Lanerako materiala:

testuliburuen proposamenak aztertzeko txantiloia (HMH/MET proiekturako egindakoa)


Material lagungarria:

Testu tipoak eta testu generoak (B00ko Hizkuntza aholkulariek egindakoa)

BIBLIOGRAFIA
MATERIAL OSAGARRIA
  • GUASCH BOYÉ, O.(2009)."Idazlanak egiten irakastea".
Bigarren Hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen hezkuntzan, (285-311 orr.), EHU/UPV


  • CASSANY, D. (1999), Construir la escritura. Bartzelona: Paidós.
    external image construes.jpg





Bideoak: external image images?q=tbn:ANd9GcRk0izBYXqm0S0istXDoHEAcfGaNpITEk-Y-0QQTPJdw9LqmWbdpQ&t=1

  • Sección Webcast de “Leer. es”: Leer para aprender.
  • Práctica didáctica de un profesor de Primaria: "de las ideas al texto"

Honekin, 1. fasea amaitutzat ematen dugu. Gogoeta egin dugu gure praktika aztertzen, gure materialak eta Curriculuma arakatu ditugu. Aukera izan dugu ere erreferentziazko materialak (artikuluak eta abar) konsultatzeko. Orain 2. fasera pasatu beharko dugu: Idazketa prozesuaren faseak


steps.gif