TESTUAK IDAZTEKO PROZESUA
1. Motibazioa
2.a Planifikazioa (1)
2.b Planifikazioa (2)
3-4. Borradorea idatzi eta berraztertu
5. Testua argitaratu
6. Ebaluazioa
external image DiaEscritura2011_slider.jpg

Iturria: consejodellibro.org

Atal honetan idatzizko ekoizpenak garatzeko jarraitu behar den prozesua pausuz pausu ikusiko dugu. Irakasleen autoformakuntza eta talde lana egiteko tresna moduan pentsatuta dago. Prozesuan laguntzeko, fase bakoitzean zalantzak argitzeko dokumentuaren esteka jarriko dugu. Wiki hau erabiltzen duzuenean, zerbait faltan botatzen baduzue, iradokizunak eman nahi badituzue edota erabili ondoren feedbacka bidali nahi baduzue, jarri harremanetan Loli Vázquezekin (b08ingelesa@gmail.com)

HASIERAKO JARDUERA:
Hasteko, gure praktikatik abiatuko gara eta egiten ditugun jarduerak eta erabiltzen ditugun materialak aztertuko ditugu (proiektua, testu liburua...). Horretarako idazketa proposamena ebaluatzeko kontrol orri bat erabiliko da eta izan ditzakegun ahuleziak detektatzen saiatuko gara.



Jarduera honekin bukatzeko Felipe Zayasen bideoa ikusiko dugu. Bideoa hau Leer.es weborrian aurki dezakezuen serie baten (" De las ideas al texto") laugarren bideoa da eta irakasle baten praktika komentatzen du. Fase gehienetan irakasle horrek jarraitutako prozesua abiapuntutzat erabiliko dugu. F. Zayasek aipatzen dituen ideien artean, zenbat azpimarratu dituzue hasierako jardueran?



Hemendik aurrera testua ekoizteko prozesuaren atalak landuko ditugu . Horretarako zuek planifikatutako ataza buruan izan, proposatuko diren pausuak eta jarduerak praktikan aplikatzeko. Honela, autoformakuntza egingo dugu eta aldi berean ikasleekin jarraituko duzuen prozedura eta materialak prestatuko dituzue. Atal bakoitzean oinarrizko deskribapena, jardueraren bat, oinarrizko baliabideak, baliabide osagarriak, web 2.0 gunea, bibliografia, irakasle eta ikasleen eginkizunen laburpena... eskeiniko zaizkizue.

Fase bakoitzean ere beste faseetarako sarbidea agertuko da.


Baliabide Osagarriak:

  1. external image Edy_0qgMx4OP4LD35wCu59w3IiOby5NvgAmDjiBNEl7NuYWHQXG1xyRW-j_N5FE7YPWacqbcqisFdiHr-GCxPAeDUfYjO1JibFUp5jGbwF5HqDpsOc9bPLIa Idazketa prozesuaren faseak: erreferentzizko dokumentu hau erabiliko dugu atal guztietan. HMH/MET mintegirako Berritzeguneetako kideok egindakoa. Hor, prozesuaren faseak, bakoitzaren deskribapena eta gelarako estrategiak eta jarduerak bildu ditugu.
Oinarrizko bibliografia:


CAMPS, A. (2009) "Siete principios en que basar la enseñanza de la escritura en Primaria y Secundaria".
CASSANY, D. (1999), Construir la escritura. Barcelona: Paidós.
DOLZ, J. (2009), Claves para enseñar a escribir.
SCHNEUWLY, B.(2009) ¿Qué es escribir? Herramientas y aprendizaje de la escritura.
TESTUA IDAZTEKO PROZESUA:

external image image.jpg
irudia: www.taringa.net
irudia: www.taringa.net




ZALANTZAK ARGITZEKO ATALA

Zalantzaren bat? Ondoko dokumentuaren bitartez saiatuko gara zalantzak argitzen. Irekita dagoenez, edonork har dezake parte, galdetzen ala erantzuten.

Zalantzak

BESTE FASEETARAKO SARBIDEA
Motibazioa---
Planifikazioa1---
Planifikazioa2..
Borradorea idatzi eta berraztertu ...
Testua argitaratu ---
Ebaluazioa

La fuente de las imágenes de esta wiki es Google Imágenes

Creative Commons License
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 Unported License.